XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Izparringi danak egunaren esanaya goraltzen eta gertakizuna aipatzen.
Etorri berri artan tokian laketzen neke aundiak izan zituztela, baña, okerrena, ikaragarrizko gose bat gertatu zitzayela.
Emakume ta umeak zituzten, bereziki, larritasunik aundienean.
Egunak erreguz eta ala berean egunak, Yainkoa'ri otoitz beroetan.
Egun batez, zeruaren erantzuna!, eunka antzara azaldu zitzaizkien egan, eunka ta millaka egazti beren lurraldera, euren janari izan zitezen.
Gosea ayenatu zutenean, eskerrik biotzkorrenak eman zizkioten Yainkoari
Arrezkero, gertakizun arrigarri ura oroituz, azaroaren azkeneko ostegunean, urteko jairik aundiena bezela ospatzen da USA'n bazterrik bazter.
Yainkoari eskerrak emateko eguna urteko egunik aundiena dun erria Yainkoak onetsiko du, ziurki!, beti eta beti, betiraun guzian.
Oi ez bezelako alaitasunean aurkitu zituen an guztiak.
Zurrutak batak besteari eskeinka oparo.
Txin-txin egiñaz, elkarri topaka edontziekin.
Zoriona nabari aurpegi guztietan.
Baña orduak aurrera zijoazelarik, gero ta jende gutxiago ari zan gelditzen ostatuan.
Banakabanaka, naiz umorerik onenean, leku artatik alde egiten ari ziran danak.
Jatokiko mayetara begiratu zuen Yon'ek eta inorrez bazkaltzen, ezta serbitzaririk ere agiri an barrenean.
Ez,
Agur eta agur!
Yon bakar-bakarrik gelditzera zijoan.
Barreko serbitzariak ere asiak ziran edontzi ta gañerakoak biltzen.
Tokia ixtera zijoazen.
Alabatean, inguruan iñor gabe gelditu zan Yon
Ezin diteke!
Baña... ustekabean, orra nun agertzen zayon beko gelatxotik zetorren euskaldun bat, bera ere etxera joateko bidea artzera zijoan, ta...
- Zer egiten dezu emen bakarrik, Yon?
- Emengo danak joan dira ta...
- Gaur ez da bakarrik igarotzeko eguna, eta zatoz nerekin gure etxera.